Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXIV. Asteko Asteazkena

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
★ Andre Maria Nahigabetua (Nahitaezko Oroitzapena) Beste irakurgaiak
🔍 Bilatu

Handia da gurtzen dogun misterioa.

Anaia maite: Zu ikustera laster joango nazala itxaroten dot; baina badaiteke luzatzea eta horregaitik idazten deutsut, jakin dagizun zelan jokatu Jainkoaren etxean, hau da, egiaren zutoin eta oinarri dan Jainko biziaren eleiz alkartean.

Ezbai barik, handia da gure erlejinoaren misterioa:

Kristo, gizaki lez agertua,

Espirituak zintzotzat autortua,

aingeruek ikusia,

herriei iragarria,

munduan sinestua,

Jainkoak bere aintzan hartua.

R/ Handiak dira Jaunak eginak.

edo Alleluia

Bihotz-bihotzez emoten deutsadaz eskerrak Jaunari,

zintzoekin batera batzarrean alkarturik.

Jaunak eginak handi dira,

gogoko dabezan guztientzat aztergai. R/.

Ospetsu eta eder haren ekintza,

betiko dirau haren salbamen-asmoak.

Bere mirariak gogoangarriak egin ditu:

errukiorra da Jauna eta bihozbera. R/.

Begirune deutsoenei janaria emoten deutse,

gogoan dau beti bere ituna.

Egintzetan agertu deutso bere indarra herriari,

beste nazinoen lurraldeak emonez berari. R/.

Zuri ezpata batek alderik alde zulatuko deutsu arimea.

Aldi haretan, Jesusen aitamak harriturik egozan umeagaitik esaten ziranakin. Eta Simeonek bedeinkatu egin zituan, eta umearen ama Mariari esan eutsan: «Begira, hau israeldar asko jausteko eta beste asko jasoteko ipinia dago; eztabaida sortzen dauan ezaugarri izango da, holan bihotz askotako asmoak agirian gelditu daitezan. Eta zuri ezpata batek alderik alde zulatuko deutsu arimea».