Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXIV. Asteko Astelehena

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
★ Joan Crisostomo gotzaina eta doktorea (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Egin otoitz Jainkoari gizaki guztien alde, danak salbatzea gura dau-eta Berak.

Anaia maite: Beste ezer baino lehen, gizaki guztien alde eskari, otoitz, erregu eta esker emoteak egiteko eskatzen deutsut; baita erregeen eta agintea daben guztien alde ere, modu nasai eta baketsuan bizi gaitezan, jainkozaletasunez eta duintasunez. Eder eta atsegin jako hau Jainko gure Salbatzaileari, Honek gizaki guztiak salbatu eta egia ezagutzera heldu daitezan gura dau-eta.

Izan ere, bakarra da Jainkoa eta bakarra Jainkoaren eta gizon-emakumeen bitartekoa ere: gizon bat, Kristo Jesus, bere burua guztien salbamenerako ordain-saritzat emon ebana. Bere sasoian egindako autormena da hau, eta honetarako egin nau ni Jainkoak oihulari eta apostolu —egia dinot, ez dinot guzurrik—, jentilen maisu, honei sinesmena eta egia irakasteko.

Beraz, gizonezkoek toki guztietan otoitz egin dagiela gura dot, zerurantz esku garbiak jasoz, hasarrerik eta eztabaida barik.

R/ Bedeinkatua Jauna, entzun dau-eta nire otoitz ohiua

Entzun nire erregu-oihua,

laguntza eskatzen deutsudanean,

eskuok zure santutegirantz

jasoten ditudanean. R/.

Jauna dot indar eta babeski,

nire bihotzak Haregan uste on;

lagundu deust eta pozarren dot bihotza,

kantuz emoten deutsodaz eskerrak. R/.

Jauna da bere herriaren indar,

Berak gantzututako erregearen babes eta salbamen.

Salbau zeure herria eta bedeinkatu zeure ondarea,

izan beti honeen artzain eta gidaria. R/.

Israelen ere ez dot aurkitu holako sinesmenik.

Aldi haretan, Jesus, herriari egindako berbaldia amaiturik, Kafarnaumen sartu zan. Bazan han erromatar ehuntari bat, eta honek morroi bat eban oso maitea; morroia txarto egoan, hilzorian. Ehuntariak, Jesusen barri entzunik, judu buruzagi batzuk bialdu eutsazan, morroia osatzera etorteko erreguaz.

Hareek, Jesusegana joanik, arren eta arren eskatu eutsoen: «Merezidu dau Zuk hori egitea, maite dau-eta gure herria eta berak egin deusku sinagogea ere».

Jesus hareekin joan zan. Etxera hurreratu zala, lagun batzuk bialdu eutsazan ehuntariak, esatera: «Ez hartu nekerik, Jauna, ni ez naz-eta inor Zu nire etxean sartzeko. Horregaitik, ez naz ausartu neu Zugana joaten; nahiko dozu berba bat esatea, nire morroia osatzeko. Neuk ere, besteren menpean egon arren, soldaduak ditut neure menpean, eta bati joateko agintzen badeutsat, joan egiten da; beste bati etorteko agindu eta etorri; eta nire morroiari zeredozer egiteko esan, eta holan egiten dau».

Hau entzutean, Jesus harritu egin zan haretaz eta, ondoren etorkon jenteagana bihurturik, esan eban: «Egia esan, Israelen bertan ere ez dot aurkitu holako sinesmenik». Mandatariak etxera bihurtu ziranean, osatuta aurkitu eben morroia.