Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XIX. Asteko Astelehena

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
Teresa Benedicta de la Cruz (Edith Stein) Santua (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Ezarri ituna zeuen bihotzean. Maitatu egizue etorkina, zuek be etorkin izan zinien-eta.

MOISESEK honan berba egin eutson herriari: «Orain, Israel, zer eskatzen deutsu Jaunak, zeure Jainkoak? Hauxe besterik ez: begirune izan deiozula Jaunari, zeure Jainkoari; jarraitu daizuzala haren bideak, maitatu eta zerbidu daizula Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez eta gogo osoz, eta bete daizuzala gaur nik emoten deutsudazan Jaunaren aginduak eta legeak, zoriontsu izan zaitezan.

R/ Jerusalem, ospatu egizu Jauna!

V. Jerusalem, ospatu egizu Jauna,

Sion, goratu zeure Jainkoa,

zure ateen sarrailak indartu ditualako

eta seme-alabak zugan bedeinkatu. R/.

V. Zure mugetan bakea ezarri dau,

garirik onenaz ase zaitu.

Bialtzen dau lurrera bere mezua,

eta haren hitza bizkor eta arin doa. R/.

V. Bere hitza iragarri deutsa Jakoben herriari,

bere erabagiak eta aginduak Israeli.

Beste herriei ez deutse holakorik egin,

bere erabagirik ez deutse jakinazo. R/.

Badator senargaia, urten egiozue bidera.

Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen ikasleei: «Zeruetako erreinuagaz, euren kriseiluak eskuetan hartu eta senar ezkonbarriari bidera urten eutsoen hamar neskatilakin lez jazoten da. Neskatiletako bost zentzunbakoak ziran eta bost zentzundunak. Kriseiluak hartzean, zentzunbakoek ez eben oriorik hartu; zentzundunek, ostera, kriseiluekin batera orioa ere hartu eben ontzietan. Senarrak luzatzen ebanez, loguratu egin ziran danak eta loak hartu ebazan.

Gauerdian oihu bat entzun zan: "Badator senargaia; urten egiozue bidera!" Jagi ziran neskatila guztiak, eta euren kriseiluak prestau ebezan. Orduan, zentzunbakoek esan eutseen zentzundunei: "Emoiguzue orio apur bat, kriseiluak amatetan joakuz-eta". Zentzundunek erantzun eutseen: "Ea ez dogun nahikoa geuretzat eta zuentzat; hobe dozue, badaezpada, dendara joan eta erosi".

Baina, erostera joan zirala, senarra heldu zan, eta prest ziranak ezteguetara sartu ziran haregaz. Eta atea itxi egin zan.

Heldu ziran, azkenik, beste neskatilak ere eta dei egin eben: “Jauna, Jauna, edegi!” Baina harek erantzun eutsen: “Benetan dinotsuet, ez dakit nortzuk zareen”.

Egon, beraz, zuhur, ez dakizue-eta, ez eguna, ez ordua».