Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XVIII. Asteko Larunbata

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
Cayetano Santua / Sixto II eta lagunak (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Maitatu egizu Jauna bihotz-bihotzez.

MOISESEK honan berba egin eutson herriari: «Entzun, Israel: Jauna

gure Jainkoa Jaun bakarra da. Maitatu egizu Jauna zeure Jainkoa

bihotz-bihotzez, gogo osoz eta indar guztiz.

Izan beti gogoan gaur esaten deutsudazan hitz honeek. Irakatsi behin

eta barriro zeure seme-alabei, eta hitz egin horreetaz etxean zagozala

nahiz bidean zoazala, oheratzean nahiz jagitzean. Lotu egizuz seinale lez

eskumuturrean eta oroigarri lez bekokian, eta idatzi etxeko ate-alboetan

eta uriko sarreran.

Jaunak, zeure Jainkoak, zure asaba Abrahami, Isaaki eta Jakobi zin

eginez zuri emongo eutsula agindutako lurraldean sartuarazoko zaitu.

Han, zuk eraiki bako uri handi ederrak aurkituko dozuz, zuk batu bako era

guztietako ondasunez betetako etxeak, zuk zulatu bako ur-putzuak, zuk

landatu bako mahastiak eta olibadiak. Asetzeraino jan ahal izango dozu.

R/ Maite zaitut, Jauna, nire indar.

Maite zaitut, Jauna, nire indar!

Jauna da nire haitz, nire gaztelu,

Bera nire askatzaile. R/.

Ene Jainko, nire harkaitz babesgarri,

nire babeski eta salbamen-indar,

nire gordeleku goresgarri.

Dei egin neutsan Jaunari,

eta salbatu ninduan arerioakandik. R/.

Gora Jauna! Bedeinkatua nire harkaitza!

Goratua nire Jainko salbatzailea.

Garaipen handiak emon deutsoz erregeari,

maitasuna agertu deutso bere igurtziari,

Davidi eta honen ondorengoei betiko. R/.

Sinismena bazendue, ez litzateke zuentzat ezinezkorik izango.

ALDI haretan, gizon bat hurreratu jakon Jesusi eta, belaunikaturik,

esan eutson: «Jauna, erruki zakioz nire semeari; epilepsia emoten

deutson deabrua dau eta gorriak ikusiazoten deutsoz. Sarritan

botatzen dau sutara eta uretara. Ekarri deutset zure ikasleei, baina ezin izan

dabe osatu».

Jesusek esan eutsen: «Hau gizaldi sinisgogor eta makurra! Noiz arte egon

behar ete dot zuekin? Noiz arte jasan behar ete zaituet? Ekarri mutila hona».

Jesusek gogor eraso eutson deabruari eta urten egin eban mutilagandik;

ordu haretatik osatuta gelditu zan.

Ikasleek, Jesusengana hurreraturik, bakarrean itaundu eutsoen: «Eta guk,

zergaitik ezin izan dogu bota deabrua?» Jesusek erantzun eutsen: «Zuen

sinismena txikia dalako. Egia dinotsuet: sinismena bazendue, mostaza-

hazia baizen txikia izanik be, mendiari “aldatu hemendik hara” esan

ezkero, aldatu egingo litzateke; ez litzateke zuentzat ezinezkorik izango».

Jaunak esana.