Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko X. Asteko Larunbata

Urtean Zehar Asteguna B zikloa I urtea
🔍 Bilatu

Pekatuagaz zerikusirik ez eban ha, Jainkoak gugaitik pekatu bihurtu eban.

S

ENIDEOK: Kristoren maitasunak behartzen gaitu, jakinik bat

danakaitik hil dala eta, ondorioz, danak hil dirala. Kristo danakaitik

hil da, bizi diranak ez daitezan eurentzat bizi, eurakaitik hil eta biztu dan

harentzat baino.

Beraz, hemendik aurrera guk ez dogu inor giza ikuspegi hutsez

balioztatuko; eta inoiz Kristo giza ikuspegi hutsez balioztatu izan badogu

be, orain ez dogu halan egiten. Beraz, Kristorena dana sorkari barri da;

zaharrarenak egin dau, barria sortu da. Hau guztia Jainkoagandik dator,

Kristoren bitartez beragaz adiskidetu gaitualako, eta adiskidetzeko

zerbitzua geuri emon deusku. Izan be, Jainkoa ebilen Kristogan mundua

beragaz adiskidetzen, gizon-emakumeei pekatuen kontua eskatu barik, eta

geuri emon deusku adiskidetzearen mezua.

Kristoren mandatari gara, eta gure bitartez Jainkoak berak erregutuko

baleutsue lez da. Kristoren izenean eskatzen deutsuegu: adiskidetu zaiteze

Jainkoagaz. Pekatuagaz zerikusirik izan ez eban ha, Jainkoak gugaitik

pekatuagaz bat egin eban, guk haren bitartez Jainkoaren salbazinoa lortu

gengian.

Jaunak esana.

R/ Errukior da Jauna eta bihozbera.

Ene arima, goratu egizu Jauna,

nire barru osoak Haren izen deuna.

Ene arima, goratu egizu Jauna,

eta ez ahaztu Harek zuri egina. R/.

Berak parkatzen ditu zure hobenak,

osatzen zure gaitzak danak;

askatzen dau heriotzatik bizia,

emoten deutsu koroetzat grazia eta errukia. R/.

Ez da beti auzitan ibiliko,

ez da hasarretuko betiko.

Ez dihardu gugaz gure hobenen neurrira,

ez deusku ordaintzen gure erruen harira. R/.

Zerua lurretik goi dagoan ainean,

goi dago Haren maitasuna beldur deutsoenen gainean;

sortalde sartaldeak urrun dagoz alkarregandik,

hain urrun bialtzen ditu gure gaiztakeriak gugandik. R/.

Nik hau dinotsuet: Ez egin ezelako zinik.

Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: “Entzun dozue antzinakoei agindu jakena: "Ez egin guzurrezko zinik", eta "Bete Jaunari egindako zinak". Nik, ostera, hau dinotsuet: Ez egin ezelako zinik, ez zeruagaitik, Jainkoaren tronua da-eta; ez lurragaitik, Haren oinaurkia da-eta; ezta Jerusalemegaitik ere, Errege handiaren uria da-eta. Ez egin zinik zeure buruagaitik ere, ez daikezu-eta zeure ule bakar bat ere zuri edo baltz bihurtu.

Zuek esan egizue "bai", bai danean, eta "ez", ez danean; gainerakoa gaiztoagandik dator”