Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Andre Mariaren Bihotz Garbia

Urtean Zehar Nahitaezko Oroitzapena B zikloa I urtea
🔍 Bilatu

Bedeinkatu egizue Jauna; Jainkoagana bihurtu behar dot.

Egun hareetan, Tobitek bere seme Tobiasi deitu eta esan eutson: «Seme, ordaindu saria bidean lagundu deutsun gizasemeari eta emoiozu zeozer gehiago be». Deitu eutson, bada, Tobiasek eta esan eutson: «Hartu saritzat ekarritako guztiaren erdia eta zoaz bakean».

Orduan, Rafaelek biei isilpean deitu eta esan eutsen: «Bedeinkatu egizue Jainkoa eta autortu bizidun guztien aurrean zenbat on egin deutsuen, guztiek haren izena bedeinkatu eta kantatu dagien. Agertu gizon-emakume guztien aurrean Jainkoaren egintzak, merezi dauan lez, eta ez izan nagi ha goresten. Ona da erregearen isilpekoa gordetzea; Jainkoaren egintzak, ostera, iragarri eta autortu egin behar dira, merezi dauan lez. Egin ondo, eta ez jatzue gatxik etorriko. Ona da zintzo egindako otoitza, eta zuzentasun barik lortutako aberastasuna baino hobea zuzentasunez egindako limosna. Urrea pilatzea baino hobe da limosna egitea. Limosneak heriotzatik libratzen dau eta pekatu guztien parkamena emoten. Limosna egiten dabenek bizitza luzea izango dabe; pekatariak eta zuzenbakoak, barriz, euren buruaren arerio dira.

Eta orain egia osoa esan nahi deutsuet, ezertxu be isilean gorde barik: Esan deutsuet ona dala erregearen isilpekoa gordetzea, baina Jainkoaren egintzak iragarri egin behar dirala, merezi dauan lez. Hara, bada: Sarak eta zuk otoitz egiten zenduenean, nik aurkeztu neban zuen otoitzaren oroigarria aintzazko Jaunaren aurrean, eta beste horrenbeste egiten neban, zuk hildakoei lur emoten zeuntsenean. Eta zu, zalantzan ibili barik, jatordua itzi eta hildakoari lur emotera jagi zinanean, zu probatzera bialdu ninduan Jainkoak. Ondoren, ostera, zu eta Sara zure errana osatzera bialdu nau. Rafael naz ni, Jaun aintzatsuaren aurrean haren zerbitzura dagozan zazpi aingeruetako bat.

Bedeinkatu egizue, bada, Jauna lurrean, eta goratu Jainkoa. Nik ordua dot bialdu ninduanagana bihurtzeko. Jarri idatziz jazo jatzuen guztia». Eta desagertu egin zan.

Jaunak esana.

Salmoa · Tb 13, 2. 7. 8abc. 8defg (R.: 1b)

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

Tu padre y yo te buscábamos angustiados

Los padres de Jesús solían ir cada año a Jerusalén por las fiestas de Pascua.

Cuando Jesús cumplió doce años, subieron a la fiesta según la costumbre y, cuando terminó, se volvieron; pero el niño Jesús se quedó en Jerusalén, sin que lo supieran sus padres.

Éstos, creyendo que estaba en la caravana, hicieron una jornada y se pusieron a buscarlo entre los parientes y conocidos; al no encontrarlo, se volvieron a Jerusalén en su busca.

A los tres días, lo encontraron en el templo, sentado en medio de los maestros, escuchándolos y haciéndoles preguntas; todos los que le oían quedaban asombrados de su talento y de las respuestas que daba.

Al verlo, se quedaron atónitos, y le dijo su madre:

—«Hijo, ¿por qué nos has tratado así? Mira que tu padre y yo te buscábamos angustiados.»

Él les contestó:

—«¿Por qué me buscabais? ¿No sabíais que yo debía estar en la casa de mi Padre?»

Pero ellos no comprendieron lo que quería decir.

Él bajó con ellos a Nazaret y siguió bajo su autoridad.

Su madre conservaba todo esto en su corazón.