Jainkoaren jakituria ezkutua darabilgu.
Senideok: Niri dagokidanez, Jainkoaren salbamen-asmoa iragartera joan ninjatzuenean, ez neutsuen berba egin giza jakituriazko hizkera landua erabiliz. Izan ere, zuen artean ez neban ezer jakin gura izan Jesu Kristo, eta Berau kurutzeratua, izan ezik.
Horregaitik, ahul eta bildurrez dar-dar agertu ninjatzuen aurrean. Nire berbea eta predikua ez ziran giza jakituriazko argudiotan oinarritu, Espirituaren indarrean baino, holan, zuen sinesmena Jainkoaren indarrean oinarritu eiten eta ez giza jakiturian.
Jakituria irakasten deutsegu guk kristau helduei; baina jakituria hori ez da mundu honetakoa, ezta laster galduko diran mundu honetako agintariena ere. Guk Jainkoaren jakituria misteriotsua irakasten dogu, Harek ezkutuan eukia eta betidanik gure aintzarako erabagita eukana. Mundu honetako agintarietako inork ez dau ezagutu jakituria hori, izan ere, ezagutu izan balebe, ez eben-eta kurutzeratuko Jainkoaren aintza beragaz eban Jauna.
Baina, Liburu Santuak dinoan lez, «inork ikusi eta entzun ez dauana, gizakiari inoiz bururatu ez jakona, Jainkoak Bera maite dabenentzat prestaturik eukana», horixe agertu deusku Jainkoak Espirituaren bidez.
R/ Argi da zure hitza, Jauna, nire oinentzako.
Edo: Aleluia.
V/. Nire irakasle guztiak baino argiago naz,
zure aginduak ditut-eta hausnartzen.
Zaharrak baino trebeago naz ulertzen,
zure legeak ditut-eta betetzen. R/.
eta Jaunaren etxean biziko naz amaibako egunetan. R/. Aleluia R/. Aleluia. V/. Zuen argiak danen aurrean egin behar dau argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita goratu dagien. R/.
Zuek zaree munduaren argia.
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei: «Zuek zaree lurraren gatza. Baina gatza gazatzen bada, zelan gazitu barriro? Ez dau dagoaneko ezertarako balio, kanpora bota eta jenteak zapaltzeko baino.
Zuek zaree munduaren argia. Ezin daiteke ezkutatu mendi gainean dagoan herria. Kriseilua ere ez da iziotzen lakaripean ipinteko, argimutilaren gainean ipinteko baino, etxeko guztiei argi egin deioen.
Era berean, zuen argiak danen aurrean egin behar dau argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita goratu dagien».
Liburu honen irakurgai guztiak lezionarioan: Mateo →