Lehen Irakurgaia · 2 Erg 5, 1-15a
Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.
Irakurri gaztelaniaz →R/ Nire gogoa Jainko biziaz egarri da.
edo Aleluia!
Basauntza iturrien egarri biziz bezala,
halan daukat, Jainko, gogoa egarri biziz Zugana.
Nire gogoa Jainkoaz, Jainko biziaz egarri da,
noiz noake Jainkoaren aurpegia ikustera? R/.
Bialdu zeure argia eta zeure egia,
eurok eroan nagiela zure mendi santura,
zure bizileku santura sartu nagiela.
Eta sartuko naz Jainkoaren altarara,
poz eta atsegin dodan Jainkoagana,
zitaraz goretsiko zaitut, Jauna, ene Jainkoa. R/.
Elias eta Eliseo lez, Jesus ez da juduei bakarrik bialdua izan.
Aldi haretan, Jesus Nazaretera joan zan. Eta sinagogan jenteari esan eutsan: «Hara Nik egia esan: Ez da profetarik bere herrian onartua danik. Egiaz esaten deutsuet: Bazan emakume alargunik asko Israelen Eliasen sasoian, hiru urte eta sei hilabetez euria egin barik egonik, lurralde guztian gosete gorria izan zanean; halan ere, Jainkoak ez eutsan hareetako inori bialdu Elias, Sidon herrialdeko Sareptako alargunari baino. Eta bazan legenardunik asko Israelen Eliseo profetearen sasoian; halan ere, ez zan hareetako inor osatu, Siriako Naaman baino».
Honeek entzutean, sinagogan egozan guztiak amorruz bete ziran. Eta jagirik, Jesus herritik kanpora atara eta herria eregita egoan mendiko amildegira eroan eben, handik behera botateko asmotan. Baina Jesus hareen erditik igaro eta bere bidetik joan zan.