Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao
Gaur

Urtean Zeharreko XXX. Asteko Asteartea

Urtean Zehar Asteguna A zikloa II urtea
🔍 Bilatu

Misterio handia da hau,Kristori eta Eleizeari buruz.

Senideok: Izan zaiteze alkarren menpeko, Kristori deutsazuen begiruneagaitik. Emazteak izan daitezala euren senarren menpeko, Jaunaren menpeko lez, senarra emaztearen buru da-eta, Kristo Eleizearen buru dan lez, bere gorputza dauan Eleizearen salbatzaile dala. Eleizea Kristoren menpeko dan lez, izan beitez emazteak danetan senarren menpeko.

Senarrok, maitatu egizuez zeuen emazteak, Kristok Eleizea maitatu eta beraren alde bere burua emon eban lez. Bere burua eskeiniz, sagaratu egin eban Eleizea, Bateoko urez eta berbearen indarrez garbituz. Holan prestatu eban beretzat Eleiza disdiratsua, zikinik eta zimurrik edo antzeko ezer bakoa, santu eta kutsubakoa.

Era berean, senarrek ere euren gorputza lez maitatu behar dabez euren emazteak. Emaztea maite dauanak bere burua maite dau-eta. Ez dau inork bere gorputza gorrotatzen; jaten emon eta zaindu egiten dau, ostera. Bardin Kristok bere gorputza dauan Eleizeak. Gu ere gorputz horren atal gara.

«Horregaitik, gizasemeak bere aitamak itziko ditu,

eta bere emazteagaz alkartuko da,

eta biak bat izango dira».

Handia da misterio hau, eta nik Kristori eta Eleizeari loturik ikusten dot. Dana dala, zuetako bakotxak maitatu begi emaztea bere burua lez, eta emazteak izan begio begirunea senarrari.

R/ Honan izango da bedeinkatua Jaunari begirunea deutsona!

Zorionekoa Jaunari begirunea deutsona

eta haren bideetan dabilena!

Zeure lanaren frututik jango dozu,

zoriontsu izango zara eta ondo joango jatzu. R/.

Emaztea mahatsondo emonkorraren antzeko

zure etxe barruan;

seme-alabak orio-kimuen antzeko

zure mahai inguruan. R/.

Hara zelan izango dan bedeinkatua

Jaunari begirunea deutson gizona!

Bedeinkatu zagizala Jaunak Siondik,

gozatu zaitezala Jerusalemen zorionaz

zeure bizitzako egun guztietan. R/.

Hazia hazi egiten da eta zuhaitz egiten.

Aldi haretan, Jesusek esan eutsan jenteari: «Zeren irudiko da Jainkoaren erreinua? Zeren antzekoa dala esango neuke? Gizon batek bere baratzean botaten dauan mostaza-haziaren antzekoa da: hazten da eta zuhaitz egiten, eta txoriek haren adarretan egiten dabez habiak».

Esan eban gainera: «Zeren antzeko dala esango neuke Jainkoaren erreinua? Legaminaren antzekoa da: emakume batek hiru lakari-urunetan nahasten dau, eta oraldi guztia harrotzen da».