Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao Egunaren Irakurgaiak
Gaur

Pazko-aldiko VII. Asteko Astelehena

Pazkoaldia Asteguna A zikloa
Joan I aita santua eta martiria (Nahitaezko Oroitzapena)
🔍 Bilatu

Hartu al zenduen Espiritu Santua, sinestu zenduenean?

Apolo Korinton egoala, Paulo, Asia Txikiko mendialdean ibili ondoren, Efesora heldu zan. Han ikasle batzuk aurkitu zituan eta itaundu eutsen: «Hartu al zenduen Espiritu Santua, sinestu zenduenean? Hareek erantzun eutsoen: «Espiritu Santua danik ere ez dogu entzun». Paulok, orduan: «Zein bateo hartu dozue, bada?» Hareek erantzun: «Joanen bateoa». Orduan, Paulok esan eutsen: «Joanek bihozbarritzearen ezaugarri zan bateoa emon eban, baina herriari beraren ondoren etortekoa zanagan, Jesusegan hain zuzen ere, sinesteko esanez».

Hau entzunik, Jesus Jaunaren izenean bateatu ziran. Paulok eskuak ezarri eutsezanean, Espiritu Santua jatsi jaken gainera, eta hizkuntza arrotzez berbetan eta profeta lez hitz egiten hasi ziran. Hamabiren bat lagun ziran guztiak.

Hiru hilabetetan zehar, Paulo sinagogara joan zan eta ausardiz berba egin eban Jainkoaren erreinuaz, entzuleak sinesmenera erakarten ahaleginduz.

R/ Lurreko erreinuak, egin eresi Jainkoari.

edo Aleluia.

Jagiten da Jainkoa, arerioak sakabanatzen ditu,

begitan eben hareek aurpegitik ihesi joakoz.

Kea joaten dan eran garbitzen dira;

argizaria sutan urtzen dan lez,

halan galtzen dira gaiztoak Jainkoaren aurrean. R/.

Zintzoak, ostera, pozten dira,

Jainkoaren aurrean alaitzen:

pozetan dira asetzen.

Kanta Jainkoari, egin goratzarre Haren izenari;

izena Jauna dau, Haren aurrean poztu zaiteze. R/.

Umezurtzen aita da, alargunak ditu babesten,

bere egoitza santuan da egoten.

Jainkoak aterpea emoten deutse,

loturik eroanak pozetan ditu askatzen. R/.

Izan adore. Nik garaitu dot mundua.

Aldi haretan, ikasleek esan eutsoen Jesusi: «Orain bai argi berba egiten dozula, eta ez irudi bidez. Orain badakigu dana dakizula eta ez dozula inork itaundu beharrik; horregaitik sinesten dogu Jainkoagandik etorri zarala».

Jesusek erantzun eutsen: «Orain sinesten dozuela? Hara, badator ordua —hobeto esan, etorri da— nor bere aldetik sakabanatu eta Ni bakarrik itziko nozuena. Baina Ni ez nago bakarrik, Nigaz dot-eta Aita.

Hau esan deutsuet, Nigan bakea izan dagizuen. Izango dozue larrialdirik munduan; baina izan adore! Nik garaitu dot mundua».