Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao Egunaren Irakurgaiak
Gaur

Pazko-aldiko III. Asteko Asteartea

Pazkoaldia Asteguna A zikloa
🔍 Bilatu

Jesus Jauna, hartu egizu nire bizia.

Egun hareetan, honan berba egin eutsen Estebanek herriari, zaharrei eta lege-maisuei: «Burugogorrok, jentilak baizen bihotz- eta entzun-gogor zareenok! Kontra egiten deutsazue beti Espiritu Santuari; zeuen asaben antzeko zuek ere! Zein profeta ez eben zuen arbasoek pertsegitu? Hareek Zintzoaren etorrerea aurrez iragarten ebenak hil ebezan; zuek, barriz, Zintzoa bera saldu dozue eta hil, zuek, aingeruen eskutik Legea hartu bai, baina bete ez dozuenok».

Estebanen berbak entzutean, barrua lehertzen jarri jaken amorruz eta hortzak karraska haren kontra.

Baina harek, Espiritu Santuaz beterik, zerura begiratu eta Jainkoaren aintza ikusi eban, eta Jesus zutunik Jainkoaren eskumaldean. Eta esan eban: «Hara, zerua zabalik ikusten dot eta Gizonaren Semea zutunik Jainkoaren eskumaldean».

Orduan, hareek, garrasika, belarriak itxi ebezan eta danak batera gainera etorri jakozan; uritik urten eben eta harrika hasi jakozan. Testiguek Saulo eritzon gazte baten oinetan itzi ebezan euren jantziak. Berari harrika egiten eutsen bitartean, Estebanek honan egiten eban otoitz: «Jesus Jauna, hartu egizu nire bizia».

Gero, belaunikotuta, ahots handiz esan eban: «Jauna, ez leporatu horreei pekatu hau». Eta, hau esanik, hil egin zan.

Saulok ere ontzat emoten eban Estebanen hilketea.

Salmoa · Sal 30, 3cd-4. 6 y 7b y 8a. 17 y 21ab (R.: 6a)

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

Moisesek barik,nire Aitak emoten deutsue zeruko egiazko ogia

Aldi haretan, jenteak esan eutsan Jesusi: «Zer ezaugarri egiten dozu, guk ikusi eta Zugan sinesteko? Zer egiten dozu? Gure asabek mana jan eben basamortuan, Liburu Santuak dinoan lez: "Zeruko ogia emon eutsen jaten"».

Jesusek erantzun eutsen: «Bene-benetan dinotsuet: Ez eutsuen Moisesek emon zeruko ogia; nire Aitak emoten deutsue zeruko egiazko ogia; izan ere, Jainkoaren ogia zerutik jatsi eta munduari bizia emoten deutsana da-eta».

Orduan, hareek Jesusi: «Jauna, emoiguzu beti ogi horretatik».

Jesusek erantzun eutsen: «Neu naz bizia emoten dauan ogia; Nigana datorrena ez da gose izango, eta Nigan sinesten dauana ez da behin ere egarri izango».