Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao Egunaren Irakurgaiak
Gaur

Pazko-aldiko II. Asteko Osteguna

Pazkoaldia Asteguna A zikloa
🔍 Bilatu

Geu gara gauza honeen testigu, baita Espiritu Santua ere.

Egun hareetan, Batzar Nagusiaren aurrera ekarri ebezan apostoluak, eta abade nagusiak esan eutsen: «Ez al geuntsuen zorrotz agindu ez irakasteko Jesusen izenean? Zuek, barriz, Jerusalem osoa bete dozue zeuen irakaspenez; gainera, gizon horren heriotzearen erantzukizuna guri leporatu nahi deuskuzue».

Pedrok eta beste apostoluek erantzun eben: «Jainkoaren esana egin behar da lehenengo, ez gizakiena. Gure asaben Jainkoak biztu egin dau zuek egur batetik zintzilik hil zenduen Jesus. Jainkoak goratu egin dau bere eskumeaz, Buruzagi eta Salbatzaile eginez, Israeli bihozbarritzea eta pekatuen parkamena emoteko. Geu gara gauza honeen testigu, gu eta esaneko jakozenei Jainkoak emoten deutsen Espiritu Santua».

Erantzun honek euren onetik atara zituan batzarkideak, eta hil egin gura ebezan apostoluak.

R/ Dohakabeak oihu egin eban, eta Jaunak entzun.

edo Aleluia.

Bedeinkatu dagidan aldi guztietan Jauna,

nire ahoan beti Haren gorespena.

Txastatu egizue eta ikusi zein samurra dan Jauna;

bai dohatsu Haregana ihesi doana. R/.

Gaizkileen aurka Jaunaren aurpegia,

Galdu daiten lurrean hareen oroipena.

Zintzoek dei egin eutsoen, eta Jaunak entzun,

estualdi guztitik atara zituan bere eskuz. R/.

Hurrean dauke Jauna bihotz-urratuek,

salbatzen ditu barruz atsekabetuak.

Zintzoaren gaitzak asko dira;

baina, danetatik Jaunak atara. R/.

Aitak Semea maite dau, eta haren esku jarri dau dana.

Aldi haretan, Jesusek esan eutsan Nikodemori: «Goitik datorrena guztien gainetik dago. Lurretik sortua lurrekoa da eta lurrekoaz berba egiten dau. Zerutik datorrena guztien gainetik dago; ikusi eta entzun dauana autortzen dau; baina haren autormena ez dau inork onartzen. Haren autormena onartzen dauanak Jainkoak egia dinoala baieztatzen dau. Izan ere, Jainkoak bialdu ebanak Jainkoaren berbak esaten ditu, neurri barik emoten deutso-eta bere Espiritua.

Aitak Semea maite dau, eta haren esku jarri dau dana. Semeagan sinesten dauanak betiko bizia dau; baina Semeagan sinesten ez dauanak ez dau bizia ikusiko; Jainkoaren hasarrea dau gainean-eta.».