Bilboko Elizbarrutia -- Diocesis de Bilbao Egunaren Irakurgaiak
Gaur

Astelehen Santua

Aste Santua Asteguna A zikloa
🔍 Bilatu

Ez da deadarka ibiliko, ez dau kaleetan entzunazoko bere berbea.

Honan berba egiten dau Jaunak:

«Hona nire zerbitzaria, Nik eusten deutsadana

nire aukeratua, atsegin dodana.

Honengan ipini dot neure espiritua:

zuzenbidea ekarriko deutse herriei.

Ez dau oihu egingo, ez ahotsa goratuko,

ez dau kaleetan entzunazoko bere berbea.

Kainabera pitzatua ez dau hausiko,

Ozta-ozta biztua dagoan argi-metxa ez dau amatauko.

Zuzenbidea ekarriko dau leial;

ez dau etsiko, ez da hausiko,

zuzenbidea lurrean ezarri arte;

uharteak haren irakaspenaren zain dagoz».

Honan berba egiten dau Jainko Jaunak,

zerua egin eta zabaldu ebanak,

lurra finkatu eta landaretza sortu ebanak,

gizakiei eta lurrean mugitzen diran guztiei

bizi-arnasa emon eutsenak:

«Nik, Jaunak, salbamen-ekintzarako dei egin deutsut,

eskutik hartu zaitut;

nik eratu zaitut eta izendatu

herriarentzat itun eta nazinoentzat argi izateko,

itsuen begiak zabaldu dagizuzan,

giltzapetuak espetxetik askatu

eta ilunpetan bizi diranak kartzelatik atara dagizuzan».

Salmoa · Sal 26, 1bcde. 2. 3. 13-14 (R.: 1b)

Itzulpen ofizialik ez dago oraindik bizkaieraz.

Irakurri gaztelaniaz →

Itziozu bakean; nire hilobiratze-egunerako egin dau hori.

Pazkoa baino sei egun lehenago, Jesus Betaniara joan zan; han bizi zan Lazaro, Jesusek hilen artetik biztu ebana. Afaria eskeini eutsoen; Martak ziharduan afaria zerbitzen, eta Lazaro Jesusegaz mahaian egozanetariko bat zan. Mariak, nardo jatorrezko kilo erdi bat ukendu usain gozoduna, balio handikoa, harturik, oinak igurtzi eutsazan Jesusi, eta bere ule-adatsez sikatu. Etxea lurrin-usainez bete zan.

Judas Iskariotek, salduko eban ikasleak, esan eban: «Zergaitik ez da saldu ukendu hori hirurehun denariotan, eta dirua behartsuei emon?» (Hori esan eban, ez behartsuak ardura jakozalako, lapurra zalako baino, eta, diru-poltsea berak ebanez, hara botaten ebenetik ostu egiten ebalako.)

Jesusek esan eutsan: «Itziozu bakean; nire hilobiratze-egunerako egin dau hori. Izan ere, behartsuak beti dozuez zeuen artean; baina Ni ez nozue betiko izango».

Juduetariko askok jakin eben Jesus Betanian egoala, eta bertara joan ziran, Jesusegaitik ez ezik, baita hilen artetik biztu eban Lazaro ikusteagaitik ere. Abadeburuek, orduan, Lazaro ere hiltea erabagi eben, ha zala-eta herritar askok eurakandik alde egin eta Jesusegan sinesten eben-eta.